CONTENU SPONSORISÉ

Aixerrotako paellak, munduko gastronomia lehiaketarik herrikoiena

Hemen dira berirro ere Aixerrotako paellak. Nazioarteko Lehiaketa honek 69. edizioa beteko du aurten eta, munduko zaharrenetarikoa izateaz gain, herrikoiena ere badela esan daiteke, 400 paella inguru egiten baitira eta 20.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen baitu bertan.

Arrozaren zaporea eta puntuaz gain, Aixerrotan oso garrantzitsua da sukaldarien sormena.
Arrozaren zaporea eta puntuaz gain, Aixerrotan oso garrantzitsua da sukaldarien sormena. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Getxoko Itxas Argia elkarteak antolatzen duen Aixerrotako lehiaketa gastronomiko ospetsua Santiago egunean egingo da aurten ere. Ekitaldia 1956. urtean asmatu zuten Irurena kuadrillako hiru kidek (Damian Ayo, Jose Antonio Bilbao "Txirri" eta Felix Yurrebaso) eta hasiera hartan ez zuten pentsatu ere egingo denborarekin hartuko zuen tamaina.

Izan ere, hogei paellaren arteko lehiaketa inprobisatu gisa sortu zenak gaur egun 400 kazuela inguru biltzen ditu eta 20.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen du bertan. Getxoko sukaldari kuadrillez gain, lehiaketa honetan Uribe Kostako jende askok parte hartzen du, baina baita nazioartekoak ere, hala nola belgiarrak, amerikarrak, australiarrak eta japoniarrak, besteak beste.

Antolaketa lana itzela da, beraz, eta segurtasun zein garbitasun neurriak betetzea derrigorrezkoa da. Parte hartzaileek beharrezkoa duten material guztia euren txoznetara hurbildu ahal izateko autoen sarrera zabalik egongo da goizeko 8etatik 9.30era, baina ordu horretatik aurrera Aixerrotako landak autoz libre geratu beharko dute.

Egitarauari dagokionez, aurreko urteetakoaren antzekoa izango da. Izen ematea 10.30ean zabalduko da eta eguerdian txalapartarien deia eta dantzarien emanaldia izango dira, Itxas Argia dantza taldeko txikien eskutik. Paellen aurkezpena 13:30 eta 14:30 bitartean egin beharko da eta sari banaketa bazkal ostean egingo da. Eguna amaitzeko, arratsaldeko 18.30ean erromeria hasiko da Garilak 26 taldearekin.

Aixerrotako paella lehiaketaren establezimendu laguntzaileak: Cross Cafeteria, Joyería Iñaki, Gaurko Moda, Ajuria Taberna, Helados Aberasturi.