LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, tipula bat, zainzurien punta lata bat, 300 g Gorgonzola gazta, 250 ml esne-gain, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zainzuriak gehitu eta minutu batez arin erregosi.
3. Gazta, esne-gaina eta zainzurien saldaren laurdena gehitu eta minutu batez egosi.
Nahastu spaghettiak eta aurreko nahasketa.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, 250 g Gorgonzola gazta, 16 otarrainxka, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.
4. Zuritutako otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.
Nahastu spaghettiak, aurreko nahasketa eta zatitutako gazta.