Amagoia Bilbao

Alberjinia eta bakailao entsalada

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, 100 g-ko 4 zati bakailao solomo gazi, 4 pikillo piper, 4 tomate oliotan, 3 baratxuri ale, 200 ml olio, Modena ozpina, gatza.

Zailtasuna                              3            

1. Bakailaoari gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordura izango dira, eta beste biak hamar ordura. Atera eta ondo lehortu.
3. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Atera eta tapatu.
4. Alberjiniak zuritu eta tiratan moztu. Geratzen den baratxuria txikitu.
5. Zartagin batean baratxuria olio pixka batekin erregosi. Alberjinia gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota. Hozten utzi eta ozpin pixka batekin nahastu.
6. Kazola batean 2 baratxuri osorik eta olioa berotu, baratxuriak gorritu arte. Sutatik kendu eta epeltzen utzi. Baratxuriak atera.
7. Bakailao puskak olioan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60 gradutan, 4 minutuz alde bakoitzetik.
8. Pikillo piperrak bakailaoaren olio pixka batekin erregosi. Piperrak erditik zabaldu.
9. Geratzen den bakailaoaren olioa mugitu, saltsa loditu arte.
10. Tomateak txikitu.
Plateretan hurrenez hurren alberjinia, piper bana eta bakailaoa jarri. Ondotik saltsa tira batzuekin eta tomatearekin  apaindu.