Amagoia Bilbao

Txahal masaila, gaztain eta aza gorri hostopila

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
300 g aza gorri. Txahal masaila:  600 g txahal masaila, tipula bat, azenario bat, porru bat, ardo beltza, olioa, gatza.  Gaztai purea: 400g gaztain, 200 ml esne, olioa, gatza.

Zailtasuna                                  3

1. Masaila garbitu eta osorik utzi.  Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Zartagin batean masaila frijitu.
3. Presio eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.
4. Masaila eta ardoa gehitu eta eragin. 5 minutuz egosten utzi.
5. Baso bat urarekin estali, eltzea tapatu eta 50 minutuz egosten utzi, masaila bigundu arte.
6. Masaila txikitu eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
7. Saltsaren heren bat masailarekin nahastu.
Gaztain purea:
1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 30 minutuz egosi eta zuritu.
2. Gaztainak, esnea, gatza eta olioa irabiagailuarekin nahasi.
Aza gorria:
1. Aza gorria garbitu eta zerrenda finetan moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Aza gehitu eta 15 minutuz egosi. Xukatu.
Bukatzeko:
1. Lau banako arotan hurrenez hurren masaila, purea, masaila, aza eta geratzen den masaila jarri. Hozten utzi.
2. Labe beroan sartu, 170 gradutan, ondo berotu arte.
Plateretan hostopila jarri eta saltsa beroa bota. Frijitutako boniato eta kuia zerrekin lagundu.