Amagoia Bilbao

Barrengorriak plantxan urdaiazpikorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentz
16 barrengorri handi, alioli saltsa, olioa, gatza. Betegarria: baratxuri ale bat, 100 g urdaiazpiko ondu.

Zailtasuna                        2               

1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Gatza bota.
2. Txikitutako baratxuria olio pika batekin erregosi.
3. Txikitutako barrengorrien hankak gehitu eta erregosi,  
4. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
5. Barrengorriak olio pixka batekin plantxan erre.
Bukatzeko:
1. Barrengorriak bete eta gainetik alioli saltsa bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, gorritu arte.
2. Ogi frijitu baten gainera atera.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 barrengorri handi, 300g tomate fresko, piper berde bat, baratxuri ale bat, 100 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza, oreganoa, gazta birrindua.  

Zailtasuna                           2

1. Barrengorriak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Tomatea garbitu, zerratan moztu eta plantxa batean erre.
3. Txikitutako piperra eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako barrengorrien hankak eta urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi. Barrengorriak bete eta gazta eta oregano pixka bat bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, gorritu arte.
5. Ogi frijitu baten gainean tomatea eta barrengorri bat jarri.