Aro bat bukatu eta berri bat hasi, hori egin behar du Nøgenek hamargarren urteurrena baliatuta. Urtarrilaren 3an egin dute zaleekin hitzordua, Donostiako Kursaal auditorioan. Bertan izan nahi duenak apirilaren 1etik aurrera izango du sarrerak erosteko aukera, 11.30etatik aurrera taldearen webgunean, hots, nogenband.com-en.
Etxea irudikatu dute azken diskoan eta kontzertuetan, eta urtarrileko emanaldian aldaketa irudikatu nahi dute. Kontzertu berezia aurkezteko spota kaleratu du taldeak, Antton Telleria umoregilearen eta Mikel Oyarzabal Realeko futbolariaren parte hartzearekin.
«Kutxak bete eta etxea hustu» behar dutela azaldu dute, «hurrengo geltokiaren bila» abiatzeko, hamar urteko ibilbideak horretara bultzatuta. Izan ere, 2016an osatu zuten taldea Ane Negueruelak, Alex Irazustak, Markel Idigorasek, Jokin Guilisagastik eta Olatz Cuevasek. 2018an Negueruelak taldea utzi eta Eider Saez aritu zen abeslari 2021ean berriz ere Negueruela Nøgenera itzuli zen arte.
Covid-19aren pandemia tarteko, hamarkada bateko ibilbidean lau disko kaleratu dituzte, ‘Lys’, ‘Liv til døden’, ‘Under Alt’ eta ‘Åben Cirkel’, eta Euskal Herri luze eta zabalean emandako kontzertuetan publikoa bereganatu dute. Urtarrilekoa, ordea, bestelakoa izango da, zaleekin urtemuga ospatu eta aro berri bati hasiera emango baitiote.

Pantallas y menores, acompañar y educar para evitar caer en la prohibición

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen
.jpg)
Alaitz eta Maider ere egonen dira Latzen, Skatu eta Afu taldeak itzuliko diren Hatortxu Rocken

Realizadas 49 de las 74 solicitudes de eutanasia en la CAV, con una edad media de 74 años
