JOSEBA EIZAGIRRE
MOTOR

Seat 124, mende erdia errepidean

Seat etxeak egindako hainbat auto mitiko bihurtu dira automobilgintzaren historian. Horien artean dugu Seat 124 ezaguna, Iruñeko Landabengo fabrikan eta Bartzelonan egiten zena eta aurten 50 urte bete dituena. Modelo honetako bi ale aurkitu genituen Azkoitian, maiatzaren 13an egin zen auto klasikoen bileran.

Seat 124 autoa 1968. urtean aurkeztu zen lehenbiziko aldiz eta 1980. urtera arte egin zen (Seat Pandak ordezkatu zuen Iruñeko fabrikan). Fiat 124 italiarrean oinarritutakoa zen eta garai hartan auto moderno eta indartsua zen; atzean utzi zituen Seat 600, 850 eta 1500 bezalakoak.

Hasiera batean, lau ateko karrozeria, 1.197 zentimetro kubiko eta 60 zaldiko motorra zuen. Bere prezioa garai haietako 144.500 pezeta ziren (gaurko 868 euro).

Hurrengo urteetan karrozeria aukera gehiago eskaini zituen: bost ateko familiarra eta hiru ateko kupea. Motorraren aukerak ere handitzen joan ziren (1.4, 1.6, 1.8 eta 2.0, azken hau 104 zaldikoa). Garai hartako Monte-Carlo eta Vasco Navarro bezalako rally ospetsuetan parte hartu zuen.

Azkoitian ikusi genituenek 1.6 eta 2.0 motorrak dituzte. Lehena 1976. urtekoa da eta bestea, 1979koa, eta biak egoera ezin hobean daude. Jabea Xabino Aranburu oiartzuarra dugu eta familiarekin joan zen Azkoitira, Mikel eta Iñigo semeekin, Jesus Mitxelena koinatuarekin eta Gorka ilobarekin.

Ez da oso arrunta pertsona batek bi auto berdin-berdin berreskuratzea; modelo honekiko zaletasun handiaren seinale da hori. Nondik datorkizu zaletasuna? Nire lehen autoa Seat 124 bat izan zen. 1986. urtean erosi nuen lanean irabazitako lehen diruarekin, eta handik bi urtera egunero Bizkaira joaten hasi behar izan nuen, Leioako unibertsitateko obra egitera. Gasolina asko erretzen zuenez, azkenean saltzea erabaki nuen, pena handiz hori bai, eta haren ordez Peugeot 205 diesel bat erosi nuen. Ni orduan Astigarragako Santiagomendin bizi nintzen gurasoekin eta Seat 124 autoaren eroslea haren bila etorri zenean negar egiteko puntuan egon nintzen. Baina egunen batean horrelako bat ekarri behar nuela esan nion neure buruari.

Pentsatu eta egin... Bai, orain dela bost urte Zaragozan ari nintzen lanean eta kotxe zaharrekin ibiltzen zen lagun batek Seat 127 bat eskaini zidan. Nik ezezkoa esan nion, 124 bat nahi nuela, eta hurrengo egunean aurkitu zidan bat, 1976. urtekoa.

Zein egoeratan zegoen eta zein konponketa egin dizkiozu? Nahiko ondo zegoen, baina nire lehen kotxea bezala jarri nahi izan nuen. Horregatik, den-dena askatu genuen (karrozeria, motorra, tapizeria...). Urte osoa pasa genuen autoa berritzen, lanetik atera eta ilunabarretan. “Rojo rally 511” kolorez margotu genuen eta “Targa” modeloko gurpilak jarri. Motorrari dagokionez, 1.2 motor originala zuen, lau abiadurako kaxarekin, eta nik 1.6koa jarri nion, 96 zaldi eta bost abiadurarekin. Orain dela hiru urte, San Jose egunarekin, ekarri nuen Zaragozatik Oiartzunera.

Eta bigarren autoa, nola eskuratu zenuen? Lehenbizikoa ekarri eta urtebetera, ezagun batek esan zidan Bartzelonan bazegoela 2000 jatorrizko modelo bat; hau da, bertsiorik potenteena. Oso gutxi geratzen dira gaur egun horrelakoak eta ez nuen aukera pasatzen utzi nahi izan. Ondo ordainduta, baina azkenean erosi egin nuen; hori bai, lehenbizikoa saltzeko asmoarekin. Baina azkenean pena eman zidan eta biekin ibiltzen gara orain.

Nortzuk ibiltzen zarete? Nire koinatua kamioilaria da eta berarekin hasi nintzen, baina orain semeak eta iloba ere etortzen dira gurekin. Gogo handiarekin hasi dira. Nire emaztea eta alaba ere hasi zen, baina lotsatu egiten dira.

Zein erabilera ematen diezue autoei? Urtean zehar hamar bat irteera egiten ditugu klasikoen bileretara. Erregulartasun rallyetan ere parte hartzen dugu, baina ez irabazteko grinarekin, baizik eta ondo pasa, bazkari eder bat egin eta afizio berbera duen jendea ezagutzeko asmoarekin.

 

Jaguar Land Rover Classic abre su primer centro fuera de Gran Bretaña.

Jaguar Land Rover Classic continúa su expansión global con la apertura de un nuevo centro en Essen (Alemania), el primero fuera de Gran Bretaña. Con una superficie de 4.500 metros cuadrados, ofrece una amplia gama de automóviles Jaguar y Land Rover, taller y servicios. Los modelos son seleccionados por la compañía «especialmente de entre los mejores», y todos ellos pasan un chequeo de 125 puntos y se comercializan con una garantía de fábrica de 12 meses. El nuevo centro también ofrece un servicio de búsqueda de clásicos mediante el portal de Internet “Works Legends”.

 

Opel celebra este año el cincuenta aniversario del deportivo GT.

La firma automovilística alemana Opel celebra este año el cincuenta aniversario del GT, un modelo que supuso un primer ejemplo de cooperación franco-alemana en el sector de la automoción y cuya producción alcanzó 103.463 unidades en tan solo cinco años. En concreto, la primera unidad del GT salió de las líneas de producción en 1968, aunque fue presentada tres años antes en el Salón de Frankfurt bajo el nombre de Experimental GT. En su día, los clientes pudieron elegir entre dos motores, uno de 1,1 litros y 60 caballos de potencia y otro de 1,9 litros de 90 caballos.

 

Un BMW 507 del piloto John Surtees saldrá a subasta por 2,26 millones.

Un BMW 507 adquirido por el piloto británico John Surtees en 1957 y conservado hasta su fallecimiento en marzo de 2017 será subastado por la casa Bonhams en el marco del Goodwood Festival of Speed, uno de los grandes eventos del motor a nivel mundial que se celebrará el próximo mes de julio en Inglaterra. El vehículo, un roadster biplaza cuyo precio de salida rondará los 2.260.000 euros, dispone de una carrocería fabricada íntegramente en aluminio y dispone de un propulsor V8 de 3.200 c.c. y 150 CV de potencia. Surtees fue siete veces campeón mundial de Motociclismo en los años 50 y en 1964 llegó a ser campeón mundial de Fórmula 1.