Gurutze Anduaga
AHANZTURATIK ERRESKATATU beharreko ARTISTA

Feminismoa XIX. mendeko artean: Rosa Bonheur, ahotsik ez dutenen boza

Bordeleko Arte Ederren Museoak Rosa Bonheurren lanari atzerabegirakoa eskaini dio, margolaria jaio zeneko 200. urteurrenean. Feminismoa eta animaliekiko lilura nabarmentzen dira haren obran. Artista ahanzturaren ozeanotik erreskatatzeko saiakera da.

Argazkia: Philippe Lopez | AFP
Argazkia: Philippe Lopez | AFP

Parisko Orsay museoarekin elkarlanean sortua, erakusketa honek Rosa Bonheur (Bordele, 1822-Thomery, 1899), XIX. mendeko “izarra”, ahanzturatik eta “behien margolari” etiketatik atera nahi du. Ekologia, naturarekiko errespetua eta animalisten kausa albiste diren garaiotan, aipatu behar da margolariak jada orduan «mundu biziaz» suharki hitz egiten zuela bere koadroetan, Sandra Buratti-Hasan komisarioak esan duenez.

Erakusketa Rosa Bonheurren barne-mundurako bidaia bat da, bere obra eta “emakume indartsu” gisa izan zuen bizitza banaezinak baitira. Azkar jarri zioten “marimutil” etiketa margolariari –«ni neu nintzen guztietan mutilena»– eta ez zion bere izaerari sekula uko egin. Ile motza eramaten zuen eta habanoak erretzen zituen. Mugak gainditu zituen XIX. mendean prakak jantziz eta emakumez inguratuz; horien artean zeuden 40 urtez bidaide izan zuen Nathalie Micas edo bere bigarren bikotekidea, Anna Elizabeth Klumpke estatubatuarra. Lesbiana zen eta ez zen ezkutatu. 1857an Poliziak galtzak jantzita publikoki agertzeko baimena eman zion, askotan joaten baitzen inguruko ganadu ferietara animalien inguruko oharrak hartzera. Sei hilabetean behin, osasun arazoak zituela argudiatuz, Parisko Poliziaren Prefeturara joaten zen “Permission de Travestissement” delakoaren bila. ‘Trabestitzeko’ baimen hori mediku batek sinatzen zion.

«Animaliak handitasunean» sailean bisitaria harritzea espero dute; bertan animaliei eskainitako koadro handiak ikus daitezke. Horien artean, “Lehoia etxean” (1881) eta “Basoko erregea” (1878).

Arte arloan, nazioartean ospe handia lortu zuen Bonheurrek eta nazioartera bidaiatzeko aukera izan zuen.

Bordelen ikusgai diren 203 piezen artean, batzuek Bonheurrek irudikatzen zuen mundu bizia erakusten dute konposizio dinamiko ikusgarrien bidez edo erretratu errealetan, posatuen bitartez. Hori bai, bere lanetan ohikoa zen zehaztasun kasik fotografikoarekin animalien anatomia fisiko zein psikologikoa erakusten du. «Rosa Bonheurren helburua ez zen animaliak humanizatzea, baizik haien bitxitasuna erakustea», adierazi du Orsay museoko Leila Jarbouai kontserbadoreak. «Feminismoa eta animaliekiko maitasuna eskutik doaz bere obran: ahotsik ez dutenen ahotsa da».

Buratti-Hasan komisarioaren iritziz, margolariak «zalantzan jartzen du gizonen eta animalien arteko botere harremana. Dimentsio ekologiko bat dago, nahiz eta sekula ez duen manifestu politikorik egin».

Animalien errepresentazioa izan zen bere artelanen oinarri nagusia. Piztia kartsuak izaten ziren gehienetan, zaldiak edo lehoiak, kasu.

Marroia, berdea eta urdina. Bordeleko Arte Ederren Museoan zabalik den erakusketa Rosa Bonheurren obran ohikoak ziren koloreen arabera antolatu dute: sotoan, marroia; beheko solairuan, berdea, eta goialdean, urdina. Bisitariak eskalan sortutako bozeto amaitu gabe bat ikusiko du (2,45 m x 5,07 m), “Zaldien merkatua” (1855) izenekoa eta orain arte erakutsi gabekoa. «Diseinatzaile gisa zeukan indarra ikus dezakegu, karikatura batean egotearen sentsazioa dugu lan horrekin», adierazi du Buratti-Hasanek.

“Animaliak handitasunean” sailarekin bisitariaren harridura sortzea espero dute; bertan animaliei eskainitako koadro handiak ikus daitezke. Horien artean, “Lehoia etxean” (1881) eta “Basoko erregea” (1878). Azken horretan orein bat agertzen da, ikuslearekin topatu balitz bezala, eta bisitariarekin «espezieen arteko hartu-emana» ahalbidetzen du, Rosa Bonheurren obretan ohikoa dena.

Irudian autorretratu batean ageri da Rosa Bonheur, galtzak jantzita margotzen, baita erreportaje.

Errepresentazio bereziak dira Rosa Bonheur-en obrak, “gertaera prosaikoak”, hala nola, tiro egiteko erabiltzen ziren zaldiak edo behien erditzeak, guztiak formatu handian, “margolaritza nobleari” erreserbatuta zeuden gaiak bereganatuz.

Lanetako asko AEBetatik eta Britainia Handitik iritsi dira, bilduma pribatuetatik edo instituzioetatik; esaterako, Los Angeleseko Getty, New Yorkeko MET eta Londreseko National Gallery-tik.