AMAIUR, 500 URTE ETA GERO

“Dana emon behar jako maitte dan askatasunari” Estepan Urkiaga, ‘Lauaxeta’, idazlea

Argazkiak: Iñigo Uriz | FOKU
Argazkiak: Iñigo Uriz | FOKU

Astebeteko erasoen ondoren, 1522ko uztailaren 19an amaitu zen Amaiurko gazteluaren setioa. Nafarroako erresumaren konkistaren azkenetako erresistentzia izan zen Nafarroa Garaian. Amaiurko gazteluaren inguruan gertatutakoaren eragina ez zen hura suntsitzean amaitu, ordea. Setioaren historia mito, ikur eta kondaira bilakatu da azken mendeetan.