Vous avez accédé à un article payant en utilisant un clic de votre compte personnel.
Ura Iturralde
ARGAZKI ERREPORTAJEA
Gaudiren gotorleku txiki bat Habanan
Jose Rodriguez Fuster 1946ko abuztuan jaio zen Villa Claran (Kuba). Haren lan artistikoa batez ere pinturan, grabatuan, diseinu grafikoan eta zeramikan oinarritzen da. Bartzelonan Gaudiren obra ikusi ondoren, 1975ean bere etxea mosaiko koloretsuekin apaindu zuen, eta, amaitutakoan, ideiarekin bat egitera gonbidatu zituen bizilagunak. Honela, pixkanaka, Fusterlandia auzoa sortu zen Habanan. Denboran zehar bertako eta nazioarteko beste artista batzuen parte hartzearekin aberastu den arte proiektua da.