Bidaiari

Expodistrito erakusketa ibiltariaren edizio berria, Bilboko udaltegietan

Apirilaren 5ean abituko da Expodistrito erakusketa ibiltariaren edizio berria. Honako hauek dira parte hartuko duten artistak: Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernandez eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo

Azken kartela.
Azken kartela. (Expodistrito.)

Bilboko Udalak antolatzen duen Expodistrito erakusketa ibiltari deszentralizatuen zikloaren edizio berria jarriko da martxan apirilaren 5ean. Beti bezala, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan izango dira ikusgai erakusketak.

Hain zuzen ere, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, honako hauek izango dira parte hartuko duten artistak: Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernandez eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo.

‘Robot Dreams’ erakusketa

Gainera, Akuarelisten Euskal Elkarteak antolatutako ikastaroko tailerretan egindako lanen erakusketa ere izango da, bai eta Pablo Berger zinemagile bilbotarraren ‘Robot Dreams’ animaziozko filmaren prozesu artistikoari buruzko beste bat ere. Maiatzaren 2tik 30era egongo da ikusgai Begoña udaltegian.

Expodistrito zikloko erakusketak ekainaren 28ra bitarte doan bisitatu ahalko dira goizez zein arratsaldez. Gainera, edizio honetan, hainbat artistek bisita gidatuak eskainiko dituzte beren erakusketen xehetasunak publikoarekin partekatzeko. Programa osoari buruzko informazioa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus webgunean. Bertan agertzen dira erakusketaren data zehatzak eta ubikazioak eta artistek noiz eskainiko dituzten bisita gidatuak.