Bidaiari

Burdinbidearen Museoak tren historikoen sei irteera berezi antolatu ditu abenduko zubirako

Abenduko zubian zehar Azpeitiko Burdinbidearen Museoak eskaintza zabalduko du, urtero egiten duen bezala, jaiegun hauetan museora jende asko hurbiltzen delako. Beraz, komeni da joan nahi duenak erreserbak garaiz egitea.

Azpeitiko tren berezietako bat.
Azpeitiko tren berezietako bat. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen sei zirkulazio berezi eskainiko ditu abenduko zubian zehar Azpeitiko instalazioen eta Lasaoko geltokiaren arteko ohiko ibilbidean.

Hain zuzen, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, ostiralean, abenduaren 6an, tren irteera 12:00etan izango da, larunbatean, hilaren 7an, 12:00etan eta 17:00etan, eta igandean, berriz, abenduaren 8an, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan Tren historikoak ez dira itzuliko 2025ko Aste Santura arte.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik onenetakoa erakusten du Azpeitiko instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren makinak, dieselak eta elektrikoak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Makina-erremintaK

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.

Horrez gain, Burdinbidearen Euskal Museoak Gerra Zibilean eta frankismoan eskulan esklabo gisa erabilitako lan behartuen biktimen omenezko erakusketa du ikusgaiu. Erakusketak, modu iraunkorrean, 1937tik eta diktaduraren zati handi batean milaka gerrako preso eta, ondoren, preso komun erabili direla erakusten du, herriak, azpiegiturak edo errepideak, urtegiak edo trenbideak eraikitzeko.