Munduan pasieran

300 artista, Habanako Bienalean

300 artistaren lanak daude ikusgai Habanako XIV. Bienalean. Arte bisual garaikideen inguruan Kuban urtero egiten den ekitaldi garrantzitsuenetakoak azaroaren 12an zabaldu zituen ateak eta apirilaren 30era arte izango da martxan.

Orain arte izan duen erantzuna ikusirik, esan daiteke, beste behin ere, arrakastatsua izaten ari dela arte topaketa, jaialdia hasi aurretik sortzaile talde batek hitzordua boikotatzeko deia egin bazuen ere.

Ikusgai dauden instalazioen artean bada arreta berezia eragiten duenik; esaterako, “Bide guztiek ez dute Erromara eramaten. Kolonialismoa. Deskolonizazioa eta Garaikidetasuna” izenekoa. Argentina, Mexiko, Frantzia, Britainia Handia, Jordania, Hegoafrika, Dominikar Errepublika eta Kubako artisten lanak elkarrizketan jartzen dituen proposamen kolektiboa da. “Work in progress” kontzeptuarekin bat eginez, artelana topaketa bukatu arte izango da eraldatzen. Bestalde, “Hormaren erretratuak” proiektuak formatu handiko eskulturak biltzen ditu. Argazkikoa da horietako bat. (Yamil LAGE)