Munduan pasieran

Merkatu koloretsua, trenbide artean

Boli Kostako Abidjan barrutian, Abidjan eta Ouagadougou lotzen zituzten tren bagoi zaratatsuak ibiltzen ziren joan-etorrian aspaldi. Gaur egun, ordea, orduko trenbidea paisaian integratuta dagoela dirudi; bertan egiten den merkatu jendetsu eta zalapartatsuaren postu artean integratuta, betidanik bertako parte balitz bezala. (S. KAMBOU)