Azaroa eta abendua

Zaldibarko zabortegiko “hondamendia” oholtza gainera eraman dute Fuchsek eta Canok

Ximun Fuchs antzerki zuzendaria, 'Hondamendia' antzezlanaren aurkezpenean. Guillaume FAUVEAU
Ximun Fuchs antzerki zuzendaria, 'Hondamendia' antzezlanaren aurkezpenean. Guillaume FAUVEAU

Eskuz esku aritu dira Harkaitz Cano idazlea eta Ximun Fuchs antzerki zuzendaria ‘Hondamendia’ zuzeneko musikaz, bideoz eta dantzaz osatutako antzezlana ontzen. Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko obra hau Axut! eta Artedramak eraman dute taula gainera. Luhuson estreinatu ondoren, zenbait emanaldi antolatu dituzte azaroan eta abenduan: Arrasate, Larresoro, Hendaia, Bilbo, Hernani, Santurtzi, Lesaka, Zarautz, Gernika eta Leitza.