Egin planak

Bioterra: ‘Konpromiso ekologikoa’

Ekainak 7-9

Bioterraren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskal Herriko azokaren 21. edizioa egingo de Ficoban, ‘Konpromiso ekologikoa’ lelopean.

Abiatu zenetik 21 urte igaro direnean, azokak, antolatzaileen esanetan, «komunitate gero eta zabalagoa du, ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuekin konprometitua dagoen komunitatea».

Urtero bezala, hamaika ekitaldiz osatutako egitaraua antolatu dute, kontuan izanda «ikustera eta ezagutzera ez ezik, ikastera eta hausnartzera ere etorri behar dela Bioterrara».