Egin planak

Camiño dos Faros: Costa da Morte

O Camiño dos Faros 200 kilometroko ibilbidea da, Galiziako Malpica eta Finisterre lotzen dituena, beti itsasertzari jarraituz. Costa da Morteko lekurik deigarrienak igarotzen ditu, txokorik basatienak, non itsasoak zakar jotzen duen sarri.

“Urrats bakoitzean, paisaia bat”. Horixe da ibilbidearen lema. Izan ere, paisaiaren aniztasuna da bidearen ezaugarri esanguratsuenetako bat. Itsasargiak, hondartzak, dunak, ibaiak, itsaslabarrak, basoak, estuarioak, kastroak, itsas hiribilduak, ilunsenti ahaztezinak... Une oro, gainera, itsasoaren ondoan.

Desnivel argitaletxeak ibilbidearen xehetasunak argitaratu ditu ‘Grandes espacios’ bilduma ezagunean.

 

‘O Camiño dos Faros’

Desnivel, 2024

298 orrialde.

Gaztelaniaz