Munduan pasieran

Giocondarekin koadro barruan

“Da Vinci Experience” erakusketa Mexiko Hirian dago orain ikusgai. Artista era bitxian ezagutzeko aukera eskaintzen duen esperientzia multimedia da, hiru girotan banatutako bidaia emozionala oinarri duena: murgilketa, makinak eta errealitate birtuala. Besteak beste, Giocondarekin argazkia egiteko parada izango du bisitariak, koadroan bertan sartuta!