Egin planak

Naturaz presarik gabe gozatzeko 27 mendi igoera, aterpetxe eta guzti

Euskal Herriko aterpetxe eta ostatuek zenbait tontorretara igotzeko eta naturaz presarik gabe gozatzeko aukera eskaintzen dute. Horietako batzuk, Gorbeiakoa, Belaguakoa edo Urbiakoa kasu, mila metrotik gora daude. Txusma Perez Azacetak gaua aterpetxe batean igarotzeko gonbita luzatzen duten 27 mendi igoera bildu ditu kaleratu berri duen liburuan.

Horrez gain, Ganekogorka, Joar, Erlo eta Auñamendi bezalako gailurrak igotzera animatzen du Azacetak, baita Otsogorrigaña, Jarrios eta Aitzulo bezalako paraje ikusgarriez gozatzera ere.

 

«Ascensiones desde refugios y albergues de montaña»

Txusma Perez Azaceta

Sua edizioak, 2021

160 orrialde. Gaztelania