Munduan pasieran

Arabazozoak, naturaren ikuskizun liluragarria

Beste behin ere, arabazozoek irudi bitxiak eskaini dituzte. Jatorriz Mendebaldeko Europa eta Asiakoak diren hegazti txikion “dantza” urtero errepikatzen da, naturaren ikuskizun liluragarrienetakoa eraginez.

Taldeko hegaldiok -beti sinkronizatuak, hauskorrak eta bizkorrak- irudi geometriko ikusgarriak marrazten dituzte zeruan. Mugimendu azkar bezain ustekabekoekin airean zurrunbiloak sortzea lortzen dute, inguruan ibil daitezkeen harrapariak uxatzeko.

Kuriosoa da baina fisikoek eta matematikariek oraindik ez dute hegaldion atzeko enigma askatu.