Egin planak

Hatortxu Rock dispertsioaren aurkako elkartasun gauean, 17 talde

Abenduak 18

Segismundo Toxicomano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauria, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade eta Dj Plan B. Horiek dira Hatortxu Rock musika jaialdian parte hartuko duten taldeak. Beraz, hamazazpi talde izango dira, guztira, dispertsioaren aurkako elkartasun gauean, abenduaren 18an, Atarrabian. Sarrera «guzti-guztiak» ordu eta erdi eskasean agortu ziren.