Munduan pasieran

«Siuxen arrastoen atzetik»

Lyongo Musee des Confluences museoan “Siuxen arrastoen atzetik” erakusketa dago ikusgai.

François Chladiuk belgikarraren bildumaren eta beste objektu batzuen bidez, egun ere bazterketa latza pairatzen duten siux komunitateak deskribatu nahi ditu, modu zintzo eta zehatzean. Jakina da Ipar Amerikako jatorrizko herrien inguruko irudia bidegabe eta azalekoa landu izan dela luzaroan, batez ere Far West edo Mendebalde Urruna protagonista duten bidaia-kontakizun, film, komiki, ikuskizun eta eleberrien eraginez.