Munduan pasieran
Iragana eta etorkizuna bat eginik liburu artean
![Giuseppe CACACE (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/927/660/article_main_landscape/0902_check_05.jpg)
Mohammed Bin Rashid liburutegia inauguratu berri dute Dubain. Milioi bat tituluren artean, hainbat altxor bildu dituzte: Koranaren antigoaleko zenbait ale eta “On Kixote Mantxakoa” eleberri epikoaren lehen edizioa. Horien aldamenean, adimen artifiziala eta robotak izango ditu eskuragai irakurleak liburuak irisgarriago egiteko.