Munduan Pasieran

Hondartza oso bat leihoaren atzean

Dakarreko Virage hondartza leku oso ezaguna da surflarien artean. Asteburuetan senegaldarrek bisitatzen dute gehienbat, nahiz eta atzerritar batzuk ere hurbiltzen diren, batzuetan hegaldi baten aurretik edo ondoren, aireportutik nahiko gertu dagoelako, zehazki 1,5 kilometro eskasera. Hondartza ondoko txosna eta taberna txikietan jan-edana bidezko prezioan aurkituko dugu. Leku aproposa bertan motxila utzi, garagardo bat hartu eta, irudiko emakumea bezala, ozeanoari begira egoteko. JOHN WESSELS