Munduan Pasieran

Lotsaren harriak, migratzaileen aurka

Migratzaileei laguntzeko elkarteek salatu dutenez, Calaisko Udalak harri handi ugari jarri ditu hiriguneko hainbat lekutan. Horien arabera, Ingalaterrara bidean doazen migratzaileei «kanpin dendak instalatzea eragoztea» da helburua. Gainera, ehunka tona harri agertu dira hirian, bereziki Danubio eta Mosa kaietan. Belar zelai luzeak, udan migratzaile askorentzat bizilekuak izan zirenak, harriez zeharo estalita zeuden, bata bestetik metro batera jarrita. Sameer AL-DOUMY