NHAC NGUYEN (AFP)
Munduan pasieran

Kafe-kultura Hanoin

Kafearen kultura beti izan da indartsua Vietnamgo hiriburuan eta, are gehiago, pandemiaren ondoren. Gaur egun, ehunka kafetegi daude Hanoin, gehienak balkoi handi eta erakargarriekin. Bertan elkartzen dira herritarrak, batez ere gazteak. Orduak eta orduak igarotzen dituzte kafe baten inguruan. Gainera, azkenaldi honetan eraikin historikoak aukeratzen dituzte kafetegi bihurtzeko.