NELSON ALMEIDA (AFP)
Munduan pasieran

Tatuatzaile onenak, Sao Paulon TattoO Week-en

Tatuatzaile brasildarrak Sao Pauloko Tatuaje Astean buru-belarri lanean agertzen dira irudian. Izan ere, milaka lagun biltzen ditu urtero, Brasilgo hiriburuan, Tattoo Week topaketak, adituen esanetan munduko tatuatzailerik onenak elkartzen dituen hitzorduak.

Tatuatzailerik ospetsuenak ez ezik, tatuaje originalen bila dabiltzanak ere erakartzen ditu nazioarteko bilkurak. Baita, jakina, besterik gabe artistak aurrez aurre lanean ikusi nahi dituztenak ere. Egia esan, ikuskizun erakargarria da.