INA FASSBENDER (AFP)
Munduan pasieran

Wunderland Kalkar: zentral nuklearra, orain jolas parkea

Joan den mendeko 80ko hamarkadan zentral nuklear bat eraiki zen Alemanian. Hazle nuklear azkarra zen (Schneller Brueter), baina inoiz ez zen martxan jarri; Hennie van der Most inbertitzaile herbeheretarrak 1995ean instalazioak erosi eta jolas parke bihurtu zuen: Wunderland Kalkar. Gaur ehunka bisitari hurbiltzen dira.