JUSTIN TALLIS (AFP)
Munduan pasieran

‘Freud eta Latinoamerika’, bizirik dirauen harremana

Alberto Hidalgo Peruko poetaren liburuak dira argazkian agertzen direnak, Freud Museum-ean ‘Freud eta Latinoamerika’ erakusketa aurkeztu zuten egunean eginikoak. Psikoanalista ezagunenaren bizitza eta ibilbidea ardatz dituen Londresko museoak Austriako neurologoaren ideiek Latinoamerikan izan duten eragina aztergai du egunotan. Inoiz Latinoamerikan izan ez bazen ere, psikoanalistaren azterketak eta ondorioak inon baino biziago daude gaur egun ozeanoaz bestaldean.

Nonbait, bere garaian, eskutitzen bidez harreman estuak egin zituen herrialde latinoamerikarreko profesionalekin eta horixe da, hain zuzen ere, ‘Freud eta Latinoamerika’ren bizkarrezurra, mami nagusia, hari gidaria. «Azken hamarkadetan, Latinoamerika psikoanalisiaren ardatz gisa hartu izan da. Lurralde honen eta Freuden arteko lehenengo istorioak ezagutu nahi genituen», azaldu du erakusketaren komisario Jamie Ruersek.