Egin planak

Getxotik Biarritzera, itsasargiz itsasargi, urratsez urrats, kresala lagun

Liburuak berak ongi azaltzen du zer aurkituko duen irakurleak orrialdeetan: «Ohitura izaten da itsasargiak leku ikusgarrietan altxatzea, itsaso harroaren aurrez aurre, labarretako ertz-ertzean, batere beldurrik gabe. Gaua gobernatzen dute, argiak lau haizeetara zabalduz, erritmo finkoan dantzari, salbatzaile eta ezinbesteko, portura onik hel gaitezen».

Egileak euskal kostaldeko zeharkaldia osatu du oinez, Getxotik Biarritzera, itsasargiz itsasargi, urratsez urrats. Bide atsegin horretatik abiatuko da proposamena, kresala lagun, itsasoaren eta kostaldeko herrien istorioen bila.

 

Fitxa

‘La gran ruta de los faros de la costa vasca’

Javi Pascual Otalora

Sua edizioak, 2023

192 orrialde. Gaztelaniaz