Egin planak

Planetako 150 uharterik liluragarrienak, elkarrekin

Planetako 150 uharterik liluragarrienak bildu ditu Lonely Planet argitaletxeak “Islas del mundo’ liburuan. 600 argazki, ilustrazio eta mapa baino gehiago ditu hainbat autorek ondutako argitalpenak. Era askotako uharteak ezagutuko ditu irakurleak, eta bakoitzari buruzko informazio baliagarria: aberastasun kultural eta naturalak, pasadizo errealak zein istorio fantastikoak, aholkuak... Aukera paregabea eskaintzen du itsasoaren handitasunaren inguruan aurki daitezkeen bitxikeriez gozatzeko eta harribitxiak deskubritzeko: koralezko arrezifeak, arkitektura harrigarriak, plater goxoak, animalia harrigarriak...

 

‘Islas del mundo’
Lonely Planet
Zenbait autore
320 orrialde