100 leku harrigarri, jendetzarik gabe
Leku ezezagunetara bidaiatzea gustuko duenarentzat bereziki aproposa da ‘Fuera de ruta’. Liburua osatu duten egileen esanetan, oharkabean igaro ohi diren hiriak, eskualdeak eta herrialdeak deskubritu daitezke, jendetzarik gabe gozatzeko eta tokiko bizimodua zuzenean eta lasai ezagutu ahal izateko. Inspirazioa, lehen eskuko iradokizunak eta aholku praktikoak uztartzen ditu argitalpenak, bidaia bizipen ahaztezin bihur dadin.
Guztira, ehun proposamen eskaintzen dituzte autoreek. Europako hiriak eta eskualdeak, Afrikako urrutiko uharteak eta Asiako bide turistikotik urrun dauden txokoak azaltzen dira, irakurleak egokiena aukera dezan bere lehentasunen arabera.
Fitxa
‘Fuera de ruta’
Zenbaiut egile
Loney Planet
324 orrialde. Gaztelania