Egin planak

«Gure bazterrak»

Azaroak 15-Urtarrilak 17

Anne Rearick argazkilari estatubatuarraren irudiak ikusgai daude Donostiako Okendo kultur etxean. Euskal Herriko lekuak zein eguneroko bizimodua islatzen ditu erakusketan, ‘Gure bazterrak’ liburuan bildu berri dituenak.

Rearick 1990ean etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira eta urtebete igaro zuen Donibane Garazin argazkiak ateratzen. Orain, 34 urte igaro direnean, berriz itzuli da; batetik, erakusketa aurkeztera eta, bestetik, ‘Gure bazterrak’ argitalpenaren berri ematera.