Egin planak

Maskaradak

Urtarrilak 12-Martxoak 30

Altzai-Lakarriko gazteek Xiberoko Maskaradak eskainiko dituzte urtarrilaren 12tik martxoaren 30 arte. Guztira, hamabi emanaldi izango dira. Ohiturari segituz, lehen eta azken saioak maskaradak antolatzen dituzten gazteen herrian izango dira. Beraz, lehen aldiz Lakarrin ikusi ahal izango dira, eta azken aldiz, berriz, Altzain edo Lakarrin, eguraldiaren arabera. Hurrengo saioak: urtarrilaren 19an, Zalgizen; 25ean, Larrainen. Eta otsailean: 1ean, Altzürükün; 15ean, Pagolan; eta 23an, Atharratzen.