Egin planak

Zubieta eta Iturengo joaldunen bisitak

Urtarrilak 27-28

Urtero bezala, urtarrileko azken astelehen eta astearteak bereziak izango dira Zubieta eta Ituren herrietan, Euskal Herriko inauteriei hasiera emango baitiete.

Ohiturari jarraituz, lehen egunean, Zubietako joaldunak Iturenera joango dira eta, biharamunean, berriz, kontrako bidea eginez, Iturengoek bisita itzuliko diete. Joare soinu, mozorro zirikatzaile eta bestelako karrozek kaleak hartuko dituzte bi egunez.

Ituren eta Zubietako inauteriak zita benetan berezia izan ohi dira bai bertakoentzat, bai kanpotik propio hurbiltzen direnentzat.