Munduan pasieran
Bar Sur, tangoaren tenplua Buenos Airesen

Bar Sur da, Buenos Airesko taberna buhameenetakoa, 1967az geroztik San Telmo auzoko txoko enblematikoa. Historiaz, kulturaz eta tradizioz zipriztindutako topalekua da, batez ere tangozaleentzat. Carlos Gardel ere beti dago han, zintzilik, bandoneonaren soinuak eta amodio, desamodio eta nostalgia istorioak lagun dituela.