Egin planak
Xarma eta magnetismo berezia duten 26 baseliza ezagutzeko ibilaldiak

Alberto Bargosek egindako liburuaren protagonistak Euskal Herriko zenbait baseliza dira, zehazki 26.
Helmuga bakoitzera iristeko mendi ibilbide bat proposatzen du egileak. Batzuk gailurretara iristen dira, hala nola Urregarai, Kizkitza eta Mendaur; beste batzuk, berriz, kobazuloetan ezkutatzen dira, besteak beste, Urallaga, San Roman eta Sandailin, eta badira baso hostotsuen artean bukatzen direnak, Burdindogi eta San Bitor de Gauna bezala.
Aukeratutako baseliza guztiek gordetzen dute magnetismo berezia euskal historiaren uneren batean leku sakratu bihurtu zituena.
‘Rutas montañeras a ermitas’
Alberto Bargos
Sua edizioak, 2025
167 orrialde. Gaztelaniaz