Eskuarekin elkarlanean, biziraupena bermatu asmoz
Zestoa, Lazkao eta Bergaran jokatuko da afizionatuekin jaialdi mistoak izango dituen Foru Aldundia Kopa.
Itzulerarik gabeko data bezala agertzen da ekainaren 30a erremontearen etorkizunerako. Hilabete honen amaieran agortzen dira Oriamendik erremontistekin sinatutako kontratuak eta pilotariek euren soldataren %40a baino eskuratzen ez duten arren, jokamoldearen etorkizuna ez da batere argia.
Euskadiko Federakuntzaren lehendakaria den Patxi Jauregik eta zesta-punta eskolako arduradunek Gasteizko Parlamentuan egindako agerraldiaren ostean, badirudi Federazioa, Lakuako Gobernua eta Jon Redondok gidatzen duen Kirol Zuzendaritza ados jarri direla kirol hauetako arduradunek eskatutako plan estrategikoa martxan jartzeko –batez ere erremintaren egoera larria konpontzen saiatzea izango da ekimen honen helburu nagusia– eta hortik etor dakioke haize fresko apur bat modalitateari, baina tarte horretan ez daude eskuak geldirik egoteko enpresa eta Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioko arduradunak.
Elkarlana eta merkatu berriak
Telebistaren babes handirik gabe, elkarlana eta neguko gotorlekua duen Galarretatik publiko berriaren bila irtetea izan dira arduradunek hartutako erabakiak eta Labrador Promozio txapelketa eta ostiraletan Azpeitikoan jokatzen denarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren VI. Erremonte Kopa jokatuko da datozen egunetan.
Ohikoa zen azken urteetan Galarreta ez beste herrialdeko pilotalekuetan jaialdiak antolatzea, baina aurten, berrikuntza modura, jende berria erremontera hurbildu nahian, jaialdi mistoak antolatu dituzte, txapelketako partidaren aurretik, herriko eskuzko afizionatuen arteko partidak jokatuko direlako, Gipuzkoako Federazioaren laguntzaz. Asier Sarriegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariaren hitzetan, «garrantzitsua da urtero-urtero partida hauek jokatzeko herri berriak bilatzea, baina gure asmoa da, batez ere gazteei, esku pilotaz aparte, pilotan beste modalitate batzuk badaudela erakustea».
Asmo horrekin antolatu dituzte Zestoa, Lazkao eta Bergaran jokatuko diren jaialdiak. Txapelketa ostiral honetan bertan hasiko da, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan. Gelis-Odriozola /Illarramendi-Salegi eskuzko afizionatuek zabalduko dute jaialdia eta erremonte txapelketako finalerdian Zeberio II.a –Etxeberria IV.a zen jokatzekoa baina min hartuta dago– eta Ion Matxin III.a-Barrenetxea IV.aren aurka arituko dira.
Astebete beranduago jakingo da, Lazkaon, finalean arituko den beste bikotea zein den. Uterga-Agirrezabala eta Ezkurra II.a-Endika lehiatuko dira eta jaialdia Zubizarreta-Zaldua / Egiguren-Erauskin afizionatuek zabalduko dute eskuz.
Finala, aldiz, Bergaran jokatuko da, hilaren 28an. Printzipioz, arratsaldeko bostetarako iragarrita zegoen jaialdia, baina, Eskuzko Buruz Buruko finala atzeratu ostean, batera izango liratekeenez, eguerdiko hamabietara aldatuko dute.
Toda la carne en el asador en Galarreta
Dos partidos correspondientes a las segunda jornada del Torneo Promoción Labrador y dos estelares, con todas las figuras posibles sobre la cancha, son los ingredientes del festival que Oriamendi ha programado para esta tarde en su feudo de Galarreta.
En el primer partido del festival Matxin VI-Labaka se enfrentarán a Goikoetxea V-Aizpuru en partido correspondiente al Torneo Promoción Labrador. Para Matxin VI-Labaka es su segundo partido y Goikoetxea V y Aizpuru III debutan en el torneo. Los primeros están obligados a ganar después de haber perdido el primer encuentro por 35-21 y no sumar ningún punto. La victoria de los debutantes los clasificaría para semifinales y eliminaría de forma definitiva a los colorados.
Seguidamente se disputará un estelar de lujo donde Ezkurra y Ion se medirán a Zeberio II y Barrenetxea IV. Ezkurra sigue estando en forma y desde que volvió solo perdió el encuentro de la reaparición. Le acompañará Ion, con quien ganó el último Torneo de Parejas y que no está en su mejor momento, todo lo contrario que Barrenetxea IV. Es el zaguero que más diferencias marca en la actualidad y tendrá a Zeberio II de delantero.
El festival se cerrará con el segundo encuentro del Promoción. Ansa II y Zubiri debutarán ante Ezkurra II y Zaldua. Hay muchas ganas de ver a Ansa, que está causando una gran impresión desde que debutó como profesional. Ezkurra II y Zaldua perdieron en su estreno y están obligados a ganar para no quedar eliminados.GARA