J.L.
sokatira

Nafarroako Txapelketa, abiatzeko prest

Nafarroako Sokatira Txapelketa hasteko prest da, eta datorren astetik aurrera abian izango da. Bai mutilen mailan eta baita mistoen mailan ere jokatuko da txapelketa. Mutilak 600 kiloko mailan lehiatuko dira, eta, mistoak, berriz, 420koan. Maila horretan sei tiralarik osatuko dute taldea; hiru mutilak izan behar dira, eta beste hiru neskak.

Hiru jardunaldiko ligaxkak izango dira, eta saio denak batera jokatuko dira. Aurreneko jardunaldia urriaren 25ean izango da Tafallan, bigarrena, urriaren 31n Berriozarren, eta, azkena, urriaren 15ean Aldatzen.

Mutilen mailan, Berriozar, Txantrea eta Beti Gazte lehiatuko dira. Mistoan, aldiz, Berriozar, Txantrea eta Kaskailueta.