Idoia ERASO
BAIONA

Emakume edota gizon, Katalina Erauso, pastoraleko sujeta

Aparteko bizitza izan zuen Katalina Erauso moja-alferezari buruzko pastoralaren prestaketa azken txanpara heldu da. Ekainaren 5ean estreinatuko dute Baionan, egun osoko programarekin, eta bigarren emanaldia irailaren 3an izango da Donostian.

«Abentura ederra izan da hiru urte hauetan, eta orain prest gara pastorala emateko», baieztatu zuen Pantxika Urrutyk, Maitena Lapeyrerekin batera errejentaren lana egin duenak. Gidaritza bezala, beste guztia ere lan kolektiboa izan da, pastoral tradizionalen egitura eta parte-hartze modua badu; ezberdintasuna Zuberoako herri bateko biztanleak izan beharrean Baiona hiriko lagunek egindakoa dela.

150 pertsonez osatutako taldea da, non arizaleen artean dauden ahots ederrak nabarmendu zituzten behin eta berriz sortzaileek. Lau izango dira sujetak, Erausoren adin ezberdinak erakusteko.

Obraren sorreraren kokaguneaz gain, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko loturak ere egiten du berezi. Azpeiti eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldeak parte hartuko du, eta Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren baitan kokatzen da, horregatik izango da bertan ere ikusgai. Gipuzkoako emanaldian 800 toki besterik ez daude, aldiz Laugan 3.000 baino gehiago izango dira, horregatik estreinaldira hurbiltzeko deia egin zuten antolatzaileek.

Gainera, Lapurdiko emanaldiak egun osorako programa du. Gizartetik sortua eta jendearen artean garatua izan dela aditzera eman nahi izan dute antolaturiko ekimenetan. Lehen hitzordua goizeko desfilea izango da, Santespirituko Errepublikako plazatik, Lauga estadioraino. Bidean, 140 antzezle, dantzari, soinulari; 25 ardi, txakur bat eta asto bat, «Baionako kulturaren zurkaitz» batzuekin elkartuko dira. Aldiro hiriko elkarteetako kideek pastoralzaleei harrera egingo diete, truke artistikoa egiteko. Bazkaria izango da ondoren, eta 15.30ean estreinaldia.

Proiektuan emakumeek duten garrantziak ere egiten du berezi. Katalina Erauso sujetaz gain, idazlea eta errejentak ere emazteak dira. Protagonistaren bizitza andreek gizartean duten tokiaz eta generoari buruzko gogoetarako gune bilakatzen da. Izan ere, AEBetako lesbianen artean erreferente historikotzat hartua da.

Aparteko emakumea

«Pastorala emazte baten historia da, emazte baten borroka, beti libre bizi nahi izan duen emazte batena. Komentuko presondegitik gizonen munduko presondegira joan zena, beti ihesi askatasunaren xerka», baieztatu zuen Urrutyk.

Katalina Erausoren bizitzak pastoral bat egiteko gaia ematen zuela pentsatu zuen Maite Berrogain-Ithurbidek. Jean-Louis Davanten gomendioari segituta historia gidoi bilakatu zuelarik dozenaka pertsona elkartu dituen abentura abiarazi zuen: gizonezkoen gidaritzapean egiten diren pastoraletan bizitzaren zati handiena gizonez mozorrotua eman zuen emakumearen ibilbidea taularatzea.

XVI. eta XVII. mendeen artean bizi izan zen moja-alferezaren bizitza abentura luze bat da, 15 urterekin komentutik ihes egin zuenetik, 50 urte beranduago Antonio de Erauso izenarekin Mexikon hil zen arte.

 

¿Cultura, del deporte o de la sociedad?

Tras el estrepitoso fracaso del festival Culture Sport que organizó el pasado junio el Ayuntamiento de Baiona (y que hizo desaparecer a varios festivales históricos o creados desde las asociaciones culturales locales), el concejal de cultura de la localidad, Yves Ugalde, aprovechó la presentación de la pastoral para reafirmar la nueva dirección tomada por el consistorio. «La unión de la cultura con el deporte del año pasado no sería factible ahora, en donde la atribución de la financiación pública no se dará si no hay una implicación de los habitantes, de la sociedad, en ello».

La pastoral Katalina de Erauso cumple perfectamente el requisito, gracias al cual ha recibido 15.000 euros y la disponibilidad de la Ciudad de las Artes y del Estado Lauga. El alcalde de Baiona, Jean-René Etchegaray, subrayó que en las pastorales, «además del texto hay el contexto, y hay que saber perpetuar el patrimonio inmaterial». I. E.