sokatira
Txapela Gaztediren eta Goiherriren artean dago
Gaztedik eta Goiherrik berdinduta amaitu dute 640ko Euskal Herriko Txapelketako lehen jardunaldia. Laukizkoak eta Erandiokoak irabazi egin dituzte tiraldi guztiak, eta euren arteko deman, berriz, berdinean amaitu dute.
Gaztedi A eta Goiherri A ziren eta dira maila honetako txapela lortzeko faborito nagusiak, eta ez zuten hutsik egin. Parte hartu zuten talde guztiak mendean hartu zituzten, eta euren arteko tiraldi erabakigarrian, bakoitzak tiraldi bana irabazi zuen, eta amaieran, lehen postuan berdinduta amaitu zuten.
Goiherri B sailkatu zen hirugarren. Bi faboritoekin galdu egin zuen, baina gainerako tiraldiak irabazi egin zituen. Atzetik, Gaztedi B, Mutriku, Akelarre eta Gaztedi C izan ziren.
Sujets du jour
«No se hunde la oferta, cada vez se firman más alquileres temporales fraudulentos»
Sujets du jour
El derribo de la redacción de Hernani, penúltimo episodio de un trauma
Euskal Herria
ETA atenta contra un mando de la Ertzaintza, el PNV se revuelve
Monde
Rusia fija su primer objetivo y lanza un nuevo misil hipersónico contra Ucrania
Sujets du jour