Maider IANTZI
IKASTURTE HASIERA

EUSKAL CURRICULUMA: IKASTOLEK FINLANDIA DUTE ISPILU

Amaitu da isiltasuna. Ikasgelak solas, kantu eta biziz bete dira. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan izan ziren goiztiarrenak. Ondotik etorri dira bertze guztiak. Ikasleez gain, irakasleak ere motxilarekin dabiltza. Ikastolek Finlandian dute ispilua.

Donostiako Errekalde gaineko Ikastolen Etxe inguruak kotxez gainezka daude. Ikastera etorri diren irakasleenak dira. Arloz arlo, unitate didaktiko bakoitzeko bi saio egiten ari dira. Gela batean Naturakoak ikusi ditugu, bertzean Euskarakoak eta hurrengoan tresna informatikoak sortzen dituztenak. Abel Ariznabarreta elkarteko Pedagogia arduradunaren esanetan, hobetzeko aukera da Euskal Curriculuma delakoa. Eta horretarako gakoetako bat irakasleen prestakuntza da, «gelara pasatzen ez den berrikuntza ez delako berrikuntza» eta «hezkuntza sistema baten langa irakasleen formazio mailak ematen duelako». Ikaskuntza hori martxan da ikastoletan eta erantzuna ezin hobea izaten ari da.

Bitartean, Finlandian, ikasturte berriarekin batera curriculum berria sartzen hasi dira ikasgeletan. Ez dakar funtsezko aldaketarik aitzinekotik (2006kotik). Eguneratzea eta eskaeretara egokitzea bilatzen du. Garatzen doa, etengabe baina zuhur. Ikasgai bakoitzari bost orrialde soilik eskainiz, ikasleek lortu behar dituzten konpetentziak zehazten ditu. Zentroak dira nola egin erabakiko dutenak. Curriculuma gida bat da. Nabarmentzeko puntuen artean honakoak ditu: emozioei eta ikasteko zaletasunari garrantzia ematea; kanpo azterketarik ez egitea, ebaluazioa irakasleak egitea eta administrazio lokala arduratzea hezkuntza sistemaz; eta irakasleen formazioa ezinbertzekotzat hartzea.

Ikusten denez, badira antzekotasunak bi proiektuen artean, norabide beretik doaz, nahiz eta gurean administrazioak egiten ari direna bat ez etorri. Ariznabarretak dioenez, Estatu espainolean egiten den proposamenak, konpetentzietan oinarritzen dela erraten bada ere, bertze zerbait gordetzen du: «Edukiak eta hauen bidez kontrola ezartzeko asmoa».

Lomce traba argia da Euskal Curriculumaren bidean, 1990etik hona garatu diren LOCE, LOE eta Logse bezala. «O letra daukate, hau da, lege organikoak dira, eta marko komun bat ezarri nahi dute. Estatuak gutxieneko eduki batzuk markatzen ditu, baina hauek, ‘gutxieneko’ izena eraman arren, ia-ia ordutegi osoa betetzen dute».

Hurrengo pausoa errebalidak dira. «Bi funtzio dituzte: edukiak kontrolatzea eta ikastetxeak mailakatzea». Gainera, ikaslearen notari eragiten diote. «Irakasleon ebaluazioaren gainetik ipintzen da errebalidaren emaitza. Oso larria da hori, irakasleari bere-berezko funtzioa kentzen diolako».

Baina eskema horretatik aparte lan egitea posible da. «Gutxienekoa errespetatu, baina planteamendu propioak eginez». Pedagogia arduradunaren ustez, lehen urratsa euskal administrazioek egin beharko lukete. «Marra bat dago: ezin da haurren kontra bihur daitekeen erabakirik hartu, Estatuak daukalako tituluen konpetentzia. Baina badago esparrua ausardia handiagoz jokatzeko».

Adibidez, proposatzen du hobekuntzarako bideak planteatzea irakasleak prestatuz eta metodologiak hobetuz. Baita konpetentzien diskurtsoa geletara eramanez ere. Curriculuma irekia, dinamikoa eta malgua izatearen garrantzia ere nabarmendu du, beti egokitzen eta hobetzen joateko.

Finlandian bezala, ikastoletan ikasgaiak inportanteak dira jakintzak antolatzeko, baina ezagutzekin bertze pauso bat ematen da, integrazioaren pedagogiarekin. Edukiak modu integratuan kontrolatu behar ditu ikasleak, egoera zehatz baten aurrean egokiak direnak aukeratu, modu koherente batean alineatu eta irtenbide on bat emateko.

Konpetentziak zeharka lantzen dituzte, jakintza gai guzti-guztietan integratuta. Izarraren bost puntak dira, erdian elkartzen direnak: pentsatzen eta ikasten jakitea; komunikatzen jakitea (euskaran oinarritutako proiektu eleaniztuna eta konpetentzia digitala); elkarrekin bizitzen jakitea; norbera izaten jakitea; eta egiten eta ekiten jakitea. Eskema horren arabera diseinatu zuten curriculuma, eta 2009tik materiala sortzen ari dira. EKI izena du proiektuak.

DBHko lau mailetan jada badute EKI, eta LHko materiala egiten ere hasi dira. Hego Euskal Herriko ikastola guztietara hedatu da pixkanaka, eta bertze hainbat ikastetxek ere erabiltzen du. «Asmatzen ari garela uste dugu, emaitzak ikusten ditugulako, baita irakasleen aldetik gogobetetzea ere. EKIren bigarren mailako ingelesezko materiala finalera iritsi da Cambridgek ematen dituen ELTons sarietan».

Nola dator ikasturte berria?

Hego Euskal Herrian, errebalidak kezkatzen ditu irakasle, ikasle eta gurasoak. «Arriskutsua da, nahiz eta ez duela espediente akademikoan eraginik izango esan. 3. mailan, 6.ean, 16 urterekin eta 18rekin jartzen hasten badira, horra begira jartzen gaituzte», dio Ariznabarretak. Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministro espainiarrak aste honetan baieztatu du probak egin eginen direla.

EAEn, ez dakigu kurtsoa martxan jarri duen Hezkuntza Sailak jarraituko duen. Abian jarri zuen Heziberriren hirugarren fasea, legea, egin gabe utzi du eta hori arriskutsua da ikastolen ustez, «ke bihurtzen ahal delako marko kontzeptuala. Ez badago prestakuntzarik eta irakasleek ez badute gelara eramaten, kea izango da».

Madrileko Gobernua ere airean da. «Une batez aurrera zihoan Lomce, PP indartsu batekin. Gero, alderdi gehienek legea ezabatzeko konpromisoa hartu zuten. Orain, Hezkuntza ministroak esan du errebalidak egingo direla. Nahitaez, zama bat da ikasle, irakasle eta gurasoentzat. Segurtasun falta izugarria da».

Egoera honetan, Ikastolen Elkarteak argi du berearekin jarraituko duela, aldaketak eginez, etengabe eta zuhur. Baita zeinekin konparatu pentsatzean gora, Finlandiara eta Kanadara begiratu behar duela jakinez ere.

 

arranca el curso sin que se resuelva la incertidumbre sobre la lomce

El nuevo curso escolar empezó ayer en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa con 373.117 alumnas y alumnos, lo que representa un incremento del 1% respecto al año anterior. La mayoría de ellos (el 65%) ha optado por el modelo D (íntegramente en euskara), porcentaje que se eleva al 77,8% en el caso de los pequeños de entre 3 y 5 años. Las matriculaciones aumentan tanto en la red pública (1.565 más) como en la privada (2.414 más). El 50,9% de las matriculaciones se hacen en la red pública. No obstante, en Infantil han empezado menos alumnos, algo que la consejera de Educación, Cristina Uriarte, achacó al descenso de natalidad.

Lo mismo ha ocurrido en Nafarroa, donde se han incorporado 5.952 niños de 3 años, 654 menos que el año pasado. Sin embargo, cursarán Primaria 41.301 alumnos, 600 más que el curso anterior. Los alumnos de Infantil y Primaria cogieron ayer las mochilas en su mayoría, mientras que los de la ESO, Bachillerato y FP lo harán mañana.

Según indicó el consejero de Educación José Luis Mendoza, del total de matriculados, 60.165 estudiantes acudirán a centros públicos, la mayoría de ellos (el 67%) a los modelos A y G (este último se imparte íntegramente en castellano, sin asignatura de euskara, como en el A) y el 32,2% al modelo D.

En la enseñanza concertada habrá en total 36.607 alumnos y alumnas, de los que la mayor parte (el 82,7%) han optado por los modelos A y G, y el 17,3% ha elegido el euskaldun.

La ONCE ha indicado también que 82 estudiantes ciegos o con discapacidad visual grave comienzan el curso en Nafarroa en diferentes etapas educativas. Destaca el esfuerzo de estas personas que, al final de la ESO, tienen un grado de abandono escolar muy inferior a la media (un 10% frente al 20% del resto).

Al igual que hicieron antes en Ipar Euskal Herria, las aulas de Hego Euskal Herria recobran su marcha y lo hacen con la espada de Damocles de la Lomce, con esa incertidumbre aún sin resolver. En su visita, junto al alcalde de Bilbo Juan María Aburto, al centro Félix Serrano, Uriarte reiteró que esta ley «no arregla nada y lo estropea todo» y mantuvo que desconocen si se llevará a cabo la reválida o no. Restó importancia a este punto ya que, según destacó, al no tener validez este primer año «no pone en riesgo» los expedientes.

La titular de Educación anunció, por otra parte, que más allá de lo que ocurra en las elecciones del 25 de setiembre, su departamento tiene la intención de convocar el próximo verano una Oferta Pública de Empleo para la Formación Profesional, aunque de momento desconoce el número de plazas. También quiere mantener la partida de 55 millones para becas.M.I.