Beti Gazte eta Badaiotz izan dira jardunaldiko talderik onenak
Emozioa izan zen Euskal Herriko lauko txapelketako mutilen 300 kiloko bigarren jardunaldian. Azkenekoa zen berau eta, bertan erabakitzen zenez finalean zeintzuk sartuko ziren, borroka bizia izan zen. Azkenean Beti Gazte eta Murueta beren bi talderekin jardungo dira finalean, eta Ibarra A eta Uztaritze sailkatu ere ziren.
Beti Gazte izan zen atzoko protagonista, bi multzoetan garaile atera baitzen. A multzoan Beti Gazte A izan zen onena, tiraldi guztiak irabazita. Atzetik berdinduta geratu ziren Ibarra A, Murueta A eta Berriozar. Bi jardunaldietako puntuak batuta, Berriozar izan da kanpoan geratu dena, Txantrearekin batera.
Beste multzoan ere Beti Gazte, kasu honetan B taldea, izan zen jardunaldiko onena, atzetik Uztaritze eta Murueta B sailkatu ziren, eta finalean ere izango dira.
Emakumezkoetan hiru jardunaldiko ligaxka ari dira jokatzen, eta bigarrengoan ere Badaiotz izan da onena, saioko tiraldi guztiak irabazita.