J.L.
errugbia

Biarritzek jadanik lehen postua begiz jota dauka

Biarritzek Narbonneren zelaian jokatuko du gaur, 20.00etan. Partida garrantzitsua da talde zuri-gorriarentzat. Indar eta sasoi handian dagoen Olympique taldea. Jadanik igoera fasea jokatzeko postuetan daude lapurtarrak, baina lehen postua ere bost puntura bakarrik daukate, eta ez da ahaztu behar ProD2 mailako aurreneko sailkatua zuzenean igotzen dela Top14ra.

Narbonne berriz, erdian dago, ez gorako eta ez beherako, bietan sartzeko aukera handirik ez baitauka. Hori bai, garaipena nahi dute beheko postuak betiko atzean uzteko, eta goiko aldera gerturatzen joateko. Hori dena kontuan hartuta, lapurtarrak dira faboritoak. Bolada oso onean daude, eta azkenaldiko emaitza bikainez gain, joko aldetik ere oso ongi dabiltza. Sasoi on horrekin jarraituta puntuak batu behar dituzte.