Aitzol Gogorza aske uztea eskatuko dute Sarek eta EH Bilduk Errenterian

Gaixotasun larria izan arren espetxean mantentzen duten Aitzol Gogorza behingoz aska dezatela aldarrikatzeko agerraldia iragarri du Sarek etzi, larunbata, Errenteriako Herriko Plazan, 11.30etik aurrera. EH Bilduk bat egin du ekimen honekin, haren egoerak «egunez egun»&flexSpace;okerrera egiten duela gogora ekarriz eta euskal gizartearen gehiengoa gaixorik diren presoak kaleratzearen alde dagoela nabarmenduz. Lau eguneko baraualdia egin berri du Aitzol Gogorzak kartzelan, bere egoera salatuz, eta sei eguneko beste antzeko protesta bat burutu zuen duela hilabete batzuk. Basauriko espetxetik sarritan eraman behar izan dute erietxera azkenaldi honetan.