Saseta hil zuteneko 80. urteurrenean bi ekitaldi gaur, Hondarribian Hondarribian

Eusko Gudarosteko buru izan zen Kandido Saseta komandantea duela 80 urte hil zuten frankistek, Asturiaseko Areces herrian, beste dozenaka gudarirekin batera (EAE-ANVkoak gehienak), eta urtemuga ez da bere jaioterrian oharkabean pasatuko. Bi ekitaldi antolatu dituzte Hondarribian, biak kanposantuan, Saseta zenaren gorpuzkiak duela bederatzi urtetik bertan lurperaturik daudelako. Lehena Sasetaren Aldeko Taldeak deitu du, eguerdiko 12.00etarako, eta bigarrena hainbat erakunderen eskutik iritsiko da (tartean Lakuako Gobernua eta Gipuzkoako Aldundia), 16.45etik aurrera.