Zortzi bertso saiorekin amaituko da Gipuzkoako Herriartekoko lehen fasea

Asteburuan zortzi hitzordu dituzte bertsozaleek Gipuzkoan. Gaur, Azkoitian, Hernanin, Andoainen eta Zaldibian; bihar, Zumarraga-Urretxun, Ataunen eta Bergaran; eta igandean Oñatin izango dira saioak. Aurreko asteburuan 26+, Hernani bat, Bertso Olariak, Ereñotzu eta Hernani2 taldeak nagusitu ziren norgehiagoketan. Arrai Nahastua eta 7 Astoren Gainean taldeak, berriz, elkarrekin berdinduta geratu ziren. Hurrengo astean jakingo da zein taldek jokatuko duten bigarren itzulia.