«Telesforo ez da Bogart» antzezlana Seguran

Iparra-Hegoa jaialdiaren barruan ostiral honetan “Telesforo ez da Bogart” antzezlana eskainiko du Iduzkilore taldeak. Hitzordua Segurako Aterpetxeko areto nagusian da, 19.00etan. Beskoitzen, Garazin, Bergaran eta Muskildin izango ditu konpainiak hurrengo emanaldiak.