KLIK

Orozko, artzainen topaleku

Itxina Abeltzaintza Elkartearen eskutik (ehunen bat abeltzain biltzen ditu bere baitan), II. Artzaintza eta Axuri Eguna ospatu zuten atzo Orozkon. Helburua, estreinako urteko bera: batetik, latxa ardien zaintzak Gorbeiako paisaiak eta larreak mantentzeko duen garrantzia aldarrikatzea; eta bigarrenik, axuri edo arkume kontsumoa sustatzea. Ganaduari eginiko harrerarekin hasi zen eguna eta dastatze gozo batekin amaitu.Juanan RUIZ | ARP