KLIK

Arrantzara edo gerrara?

Arrantzara fusil automatikoekin? Bada, bai, baina ez arrainak tirokatzeko. Kenyako Turkana konderriko arrantzaleak dira, izen bereko laku handian barrena txalupan sareak hartuta. Lehortzen ari da urtez urte lakua eta, ondorioz, arrain kopurua ere nabarmen ari da behera egiten. Eta dagoen apurraren bila lehian ibiltzen dira kenyarrak eta lakuarekin muga egiten duen Etiopiako eskualdekoak, enfrentamendu gogorrak eragiteraino.Tony KARUMBA | AFP PHOTO